aj

aj
aj

lunes, 14 de junio de 2010

30%




Los 30% grupo de hardkore de Andoain,Sani ke por akel entonces le daba a los tambores en Ezin izan se puso a tokar la kitarra kon Unai ex LDB al bajo,y kabra
ke tambien le daba a las baketas en zerdos kompases.Por akella temporada kurre unos meses kon Sani dandole a la brotxa y me kontaba un pokillo la historia del grupo.Komo necesitaban un kantante; le entraron a Nabarro ke se dejaba la garganta kon los zerdos kompases,Unai deja al grupo y entra Wewe al bajo( antes
bajista de karkaxa).Yo kreo ke los vi kon esta formacion en unos sanjuanes ke tokaban los grupos del pueblo y komo pagaban kuatro duros tokaron sin tener
mutxos ensayos.Me akuerdo ke Sani me kontaba ke la mayoria de las letras se
las iban inventando sobre la martxa kantando, solo algunos katxos"entendibles" en estribillos y asi,
por ke no tenian letras,yo no le krei pero kuando les vi me sorprendieron,si lo hicieron,kon pokos ensayos,praktikamente sin letras e improvisando,y kedaba
de puta madre.Luego entraria otro kitarra Pablo,grabaron un tema para el rekopilatorio AHT-ren kontra Andoaingo taldeak y mas tarde una maketa kon 13
temas en los estudios de jomes bap.Instrumentales ,temas en euskera y el six
pack de los black flag versioneado kon arturo katecismo NCC kantando,(kon gente de nuevo catecismo tambien tenián alguna historia ensayaban en Buenavixta,se llamaban
"los fresas"pero no me akuerdo de nada más,igual tengo algo por ahí)Este ultimo
aniversario del gaztetxe han tokado otra vez reuniendose y kreando bastante expectacion.Yo no estuve pero me han ditxo ke estuvieron muy bien,no se si
seguiran o era en plan aniversario.Esto es todo lo ke os puedo kontar .
A día de hoy veo ke van a tokar en Zarautz el día 18, osea ke la kosa parece ke vá kon
fundamento.

Os dejo una entrebixta ke les hizo nuestro kolega KOJO hace ya muchos años:
Merkatuak agintzen duen garai hauetan, musika talde askok azken moda jarraitubesterik egiten ez duenean, eta nor baino nor orijinalagoa izatera jolastendirenean andoain aldetik betiko hardcoreari helduz dator 30% izeneneko bostkotea. Abesti azkarrak, motzak, zuzenak, amorruz beteriko doinuak, lorerik gabeko mundu batean.

95-ean ematen ditu lehen pausoak %30 izeneko proiektuak. Unai (LDB taldeko kide
ohia), Sany (garai horretan EZIN IZAN taldeko bateria) eta Kabra (CERDOS
CONPASES-eko bateria) abestiak sortzen hasi ziren entsaiu lokalean. Abeslari
baten beharra ikusirik Nabarro-rengana jotzen dute, Nabarro ere CERDOS CONPASES
taldeko kantaria zen, garai batean bi taldeetan uzten zuen eztarria. Kontzertu
batzu eskeini eta gero Unai lan arazoengatik taldea uzten du. Orduan sartzen da
Wewe taldean. Wewe, zorterik izan ez zuen eta jada deseginik zegoen KARKAXA
taldeko baxularia zen.Beste kitarra baten beharra ikusirik Pablo-rekin
harremanetan jartzen dira, Pablo, gaur egun ere, EZIN IZAN taldeko kitarrajolea
delarik. Formazioa erabat finkaturik, kontzertu mordoa eskeintzen dituzte eta
96ko uztailan taldearen lehen kantua grabatzen da, "Lekua Hil", Abiadura Handiko
Trenaren aurkako asanbladarentzat, Andoaingo beste 13 taldekin batera. Bi
hilabete beranduago argia ikusiko zuen taldearen bakarkako lehen lana maketa
formatoan, bertan hardcorez bustitako 14 kantu, Blac Flag taldearen bertsio bat
barne.


-EZIN IZAN, CERDOS CONPASES, KARKAXA, ZUEK EZ ZARETE BERRIAK MUSIKA MUNDU HONETAN,
BESTE TALDE BATZUETATIK ETORTZEA GAUZAK ERREZTU AL DIZKIZUTE?

Bai, lagundu digu. Experientzi gehiago duzu abestiak egiterako garaiean, abestiak
nola egin badakizu. Ez zara zerotik hasten eta horrek laguntzen du. Gero ere
taulatu gainean nabari da.

-ETA NOLA MOLDATZEN ZARETE BESTE TALDE PARALELOEKIN?

Orain arte ez dugu arazorik izan. KARKAXA orain dela urte pare bat desgin zen eta
CERDOS CONPASES ez dute gehiegi jotzen. EZIN IZAN-ekoak ere nahiko geldirik
daude. Hala ere tokatu izan denean konpondu izan gara, ez dugu arazo handiegirik
eduki. Entsaiatzeko orduan ere ez dugu problemarik, gu astean bi egunetan soilik
entsaiatzen baitugu.

-TALDEAREN LEHEN GRABAKETA "AHT-ari STOP" BILDUMAN AGERTU ZEN ANDOAINGO BESTE 13
TALDEKIN BATERA, ETA ONDOREN BAKARKAKO LEHEN MAKETA ATERA ZEN

Bai horrela da. AHT- aren grabaketarekin ez ginen oso gustora geratu, baina gure
maketarekin oso pozik gaude. Ez bakarrik grabaketarekin, honen inguruan dauden
azala, argazkiak eta muntai guztiarekin oso gustora gaude. Jomes-ek grabatu
zigun maketa Jomes Hamilton estudioetan eta azala eta barruko lan guztia Juliok
egin digu Hementxen. 500 kopia atera ditugu eta pixkanaka saltzen hari dira, ez
ditugu leku askotara eraman, Andoain Tolsa, Hernani eta inguruan bakarrik banatu
ditugu, Gero ere DDT -k banatzen du. Ala ere gure maketa lortzeko bide zuzenena
gure kontzertuetan erostea da.

-ZUEN GRABAKETA MAKETA FORMATUAN ATERA DUZUE, ALA ERE ETA MERKATUA IKUSIRIK EZ AL
LITZATEKE HOBE CD FORMATOAN KALERATZEA?

CD-a kalitatez askoz hobeagoa da, baina garestia dela ere esan behar da. Gainera
CD-a nahiko errentagarria izateako bi mila inguru atera behar dira eta mila
pezetan saldu. Haseeran nahiago dugu bostehun pezetako maketa bat ateratzea,
jendeak gehiago erosten baitu.

- MAKETA ENTZUTERAKOAN HARDCOREA NAGUSITZEN DELA ARGI DAGO, BAINA BADIRA ABESTI
BATZU GOGORRAGOAK, PUNKARRAGOAK?

Ateratzen zaiguna jotzen dugu, ez gara asko konplikatzen abestiak egiterako
garaiean. Hardcore sinplea egiten dugu. Abesti guziak ildo batetik doaz, baina
badira batzu atratzen direla ere. Pablo-k egiten dituen abestiak badute EZIN IZAN
taldearen kutsu bat, eta nik egiten ditudanak(Wewe) KARKAXAren ikutu bat
badute, nahiz eta beste era batera egiten ditudan ere. KARKAXAn asko konplikatzen
ginen. Badira bi abesti "WAR" eta "LICENCIA PARA DISFRUTAR", egin genituen lehen
kantuak direnak , eta hauek Unaiek egin zituen, horregatik dira agian
ezberdinagoak. Lehen, taldea sortu genuenean, abesti poperoak egiten genituen
bain amusika lasaia egiteko ondo jo behar da eta gu ez genuen denbora gehiegirik
entsaiatzeko, horregatik egiten ditugu abesti azkarrak. Atera ditugun azken
kantak ere nahiko azkarrak dira.

-ETA ZUEN ABESTIEKIN BATERA BLACK FLAG TALDE MITIKOAREN KANTA BAT SARTU DUZE ETA
AHOTSAK NCC-ko ARTUROK SARTU DITU.

Hasera batean gure kantuekin bakarrik egin nahi genuen maketa, baina oso motza
gelditzen zen. Black Flag-en "Six Pack" kanta denon gustokoa zen eta horregatik
erabaki genuen maketan barneratzea. Nuevo Catecismo Catolico-rekin harreman
handia dugu. Askotan utzi dizkigute anpliak eta kontzertu ugari eman ditugu
elkarrekin. Arturok ederki kantatzen du "six Pack" kanta.


-ORAIN ARTEKO LETRA GEHIENAK EUSKERAZ EGINIKOAK DIRA, AURRERANTZEAN BERDIN
JARRAITUKO AL DU?

Ateratzen diren bezela egiten ditugu, ez dugu inolako legerik. Euskeraz ateratzen
dira gehienak. Egin dugun azken kanta ere euskerazko textu bat du. Ez ditugu
baztertzen erdera edo inglesa bezalako hizkuntzak gure abestietan . Uste dugu
hobe geratzen direla euskaraz eginiko textuak gure abestien gehienetan. Ritmika
aldetik ere hobeto gelditzen direla uste dugu.

-HITZEKIN JARRAITUZ, GEHIENAK EZ DIRA TALDEKO PARTAIDEAK EGINIKOAK, LAGUNAK
EGINIKOAK DIRA. EZ AL DUZUE USTE TALDEAREN IDENTITATEA GALTZEN DELA?


Guri nahiko zaila egiten zaigu idaztea eta horregatik egiten dituzte lagunek,
Xabierrek batipat. Hala ere, textu bat ematen digutenean irakurtzen dugu eta ados
bagaude mezuarekin gureganatzen dugu, ez bagaude ados ordea ez dugu onartzen,
orain arte ez dugu arazorik eduki. %3o duen gauza hobenetako bat zera baita, ez
garela bakarrik taulatu gahinean gauden bostak, jende asko dugu inguruan
laguntzen, eta hori oso positiboa da guretzako.


- HITZEKIN SAKONDUZ, DENETARIK DAGOEN ARREN NAHIKO ILUNAK DIRELA ESAN DAITEKE?

Denetarik aurki dezakezu gure textuetan, naturari buruzkoak, gerrateak, beste
batzu pertsonalagoak dira. Bai, badira batzu ilunak direla, nik eginikoak
dira(Nabarro). Ni berez nahiko pertsona iluna naiz eta horrela ateratzen zaizkit
textoak.


-MAKETA KALERATU BEZAIN PRONTO, DISKA BAT GRABATZEKO PROPOSAMENA JASO ZENUTEN, ETA
GAHINERA MADRILETIK?

RUMBLE RECORDS-eko Plablo-ren eskutik jaso genuen proposamena. Guk maketa bidali
genion eta berak entzun zuenean diska grabatzeko proposamena egin zigun. Guri
gustatuko litzaiguke diska bat egitea baino oraindik ezinezkoa da, ez ditugu
abesti berriak eta ez dugu denborarik ere kantuak egiteko. Ez dugu presarik ,
gauzak lasai egin nahi ditugu. Oraingoz oso pozik gaude gure maketarekin.

-NAHIKO KONTZERTU UGARI ESKEINTZEN HARI ZARETE ORAIN, BAINO EZ DA ERRAZA GIPUZKOAR
TALDE BATENTZAT EUSKAL HERRIKO BESTE HERRIALDEETAN KONTZERTUAK ESKEINTZEA?

Nahiko zaila da, gu ez gara oso ezagunak beste herrialdetan, ezagutzen bagaituzte
irratian entzun dutelako izango da. Batez ere inguru honetan ezagutzen gaituzte.
Orain maketarekin leku gehiagotara heldu nahi dugu, baina zaila da. Hala ere
Gipuzkoan jotzeko erreztasun handiagoa dago, gaztetxe ugari daude eta taberna
asko antolatzen dituzte emanaldiak gaur egun. Ez dut uste Nafarroan edo Bizkaian
leku asko daudenik jotzeko. Gipuzkotik kanpo, Leitzan, Altsasun jo dugu eta
laster Madrilera goaz.

-GAZTETXEETAN ESKEINTZEN DITUZUE KONTZERTU GEHIENAK, GUSTOKO AL DITUZUE TAULATU
HANDIAK?

Ez zaigu gustazen kontzertu handietan parte hartzea, galduta sentitzen gara.
Nahiago ditugu gaztetxeak eta leku txikiak, jende gutxiagorekin eta berotasunean.
Kontzertu handietan ez dugu asko jo baina ez da experientzia ona izan.

-KONTZERTUETAN ZUEN ABESTIEKIN BATERA BERTSIO UGARI ESKEINTZEN DITUZUE, TALDEAREN
INFLUENTZIAK IZAN DAITEZKE?

Egiten ditugun bertsioak taldeko kide guztiak atsegin ditugu. Ez dira oso zailak,
ez gara asko konplikatzen. Ez dugu gustoko asko konplikatzea. Egiten ditugun bertsioen artean badira eragiten gaituzten taldeak,
MINOR THREAT, L'ODI SOCIAL, BLACK FLAG, POISON IDEA, BAP!!, UNTOCHABLES....

-ETA EUSKAL HERRIKO ZEIN TALDE DITUZUE GOGOKO?

NI(Kabra) harriturik geratu nintzen Tapia eta Leturia Band ikusi nituenean, oso
onak iruditu zitzaizkidan. Zuzenean Buenabixtako Discipulos De Dionisio eta
Anestesia atsegin ditugu. Gero ere Tolosako Funcion Incognita, Nuevo Catecismo,
Se¿9 ¿or NO, Musterland, Gutariko bat, Dickcheese ... Dut-en azken diska ere oso
ondo dago(sani)

-USTE AL DUZUE EGITEN DUZUEN MUSIKA MINORIA BATENTZAKO DELA?

Bai, ziur baietz. Betirako gainera. Ez dugu ikuslego zabal bat, ez ditugu
ehundaka gazte mugitzen baino mugitzen direnak oso fidelak dira.

-ETA ORDUAN NOLA ULERTZEN DUZUE BAD RELIGION, NO FX EDO EEBB-ETAKO HARDCORE
MELODIKO TALDEEK HEMEN EUSKAL HERRIAN MILAKA DISKA SALTZEA?

Guk ez dugu uste aipatutako taldeek hardcorea egiten dutenik, ez horiek ezta
Green Day edo Off Spring bezalako taldeek. Guk egiten dugun hardcoreak ez du
inongo zerikusirik talde horiekin, guk "zapatilla" egiten dugu. Haseran egiten
zen hardcorearen eragina dugu, RKL, MINOR TRHEAT, SCREAM eta horrelako taldeen
influentzia. Gaur egun apenas entzuten den musika da


-ZERGAITIK USTE DUZUE ORAIN URTE BATZU HARDCOREA EGITEN ZUTEN TALDEEK ORAIN BESTE
ESTILOETARA PASA DIRELA?

Beti ez zara gauza berbera egiten egongo, aurrera ekiten duzu, eboluzioa azken
finean. Nik, lehen musika bat entzuten nuen, orain beste bat eta aurrerantzean
auskalo. Haseran Hardcorea entzuten nuen batik bat, gero beste mugida batzutara
irekitzen zara. Gure kasuan horrela izan da. Guk ez genuen planteatu Hardcore
talde bat egitea. Gurea nahiko xinplea da, lau notez eginiko kantu azkarrak.

-ETA ZER PENTSATZEN DUZUE "ANDOAIN HARDCORE" BEZALAKO ETIKETAK ENTZUTEAN?

Lehen agian horrela zen. Bazeuden talde asko hardcore egiten zutenak, BAP!!,
KARKAXA, KUTRE, XIMORRA.... baina orain hardcorea baino askoz gehiago dago,
bestela entzun AHT-aren kontrako bilduma, 14 talde daude eta oso ezberdinak.
Etiketak ez zaizkigu batere gustatzen, RRV, Getxo Sound... txorakeri hutsak dira.


-USTE AL DUZUE HARDCOREA ETA MUGIDA OROKORREAN GARAI BATEAN ZUEN ALTERNATIBITATEA
GALDU DUELA?

Agian bai. Lehen atzerriko talde gehienak gaztetxeetara etortzen ziren beraien
biretan eta orain Sala eta diskoteketara doaz. Denok badakigu zer dagoen
Diskoteketan, giro kaxkarra eta sarrera 1500 edo 2000. Talde batzuk oraindik
badatoz gaztetxeetara , baina jendeak ikusi du dirua atera daitekeela eta gauzak
okertu dira. Diskoetara doazen talde gehienak gaur egun modan daude, eta disketxe
garrantsitsuetan. Orain DESCENDENTS taldea dator Bergarara. Andoaingo gaztetxean
joko balute fijo beteko zela baina... Hala ere talde hori desegin zen eta orain
berriro elkartu dira. diruarengatik noski. Guk, ordea, gustora gaudelako jotzen
dugu eta ateratzen dugun dirua materialean gastatzen dugu, anpliak, partxeak...

- ETA ZUEK JOKO AL ZENUKETE SALA BATEAN?

Asko pentsatu beharreko gaia izango zen, faktore asko daude. Diru aldetik
badakigu nola funtzionatzen duten eta ez zaigu gustatzen. Hala ere RKL bezalako
talde baten teloneroak izatea eskeiniko baligute, fijo joango ginatekela. Gero
gerokoak, baina mereziko luke behintzat... Nahiago ditugu gaztetxeak.


- ETA NOLATAN 30% BEZALAKO IZEN BITXI HORI?

Nik(Sani) lehen diska denda bat nuen eta merkealditan nengoela %30-eko txartel
batzu egin nituen. Horrela hasi zen, izen bitxia zela, xelebrea, ez zela oso
ohikoa zifra bat izatea taldearen izena eta abar... Hortik aurrera leku
guztietan ikusten dugu, denda guztietan, egunkarietan , irratian, TB-an... Betiko
historia izan zen, izen bat behar genuen eta batzuen artean aukeratu beharra izan
zen.


- AURRERANTZEAN ZEINTZUK DIRA EMANGO DITUZUEN PAUSOAK?

Kontzertuak egiten jarraituko dugu, deitzen diguten leku guztietara joateko asmoa
dugu. Abesti berriak ateratzea ere gustatuko litzaiguke, errepertorioa berritu
eta aurrera begira diska bat ateratzea, baina lasai, presarik gabe.



POSDATA-Si kereis la maketa podeis deskargarla akí.

http://www.mundurat.net/zaratazarautz/2009/10/15/disko-gomendioa-30-maketa/

1 comentario:

  1. Txisme, la web de zarata zarautz ya no existe... ¿No tendras la maketa de %30 a mano, para reponerla?

    ResponderEliminar

JAITSI

leitzaran

leitzaran