Andoaingo SantaKrutz jaien egitarauaren barnean
kontzertua burutuko da txosnagunean. Bertan izanen dira Zakillers,
Herena eta Fiachras taldeak.
Zakillers
SextySexers taldearen anaia txiki, bihurri eta kaskagorra dira.
Xiker, Julen eta Inaxioren hirukoa Mikelek osatu zuen, garai zaharretara
eginez orainean. “Hyena” diskoa aurkezteko baliatuko dute hitzordua,
eta argi ibili, kontzertu gutxi eskainiko dituzte eta. Are you ready?
Fiacrhas
Fiacrhas, berriz, musikari beteranoez osaturiko taldea da. Tartean,
brigada Criminal, Bizardunak edota Txinaski taldeko kideak topa
daitezke, nahiz eta musikalki beste eremu batera bidaiatu. Bi disko
argitaratu dituzte orain artean, azkena, 'Hiltzera goaz' (Bonberenea
Ekintzak) izena damana lan ederra. Bide horretan, laster argitaratuko
dute Sumision City Blues taldearekin split diskoa.
Herena
Gaizkiñe taldetik sorturiko musika egitasmo berria da Herena
taldea. Hilabete luzez entsegu lokaleko lanak egiten egon eta gero,
hauxe izanen da taldearen elehen emanaldi luzea. Kulu (baxua eta
ahotsa), txutxo (gitarra eta ahotsa) eta Aitor (bateria) dira Herena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario