domingo, 20 de mayo de 2012

AUPA MUSIKA ZUZENEAN!!


Hemen da 2012ko JAIALDI AKUSTIKOA.

Pasaden urtean bezala, aurten ere JAIALDI AKUSTIKOA burutzekoak gara. MUSIKAZUZENEAN egitasmoa bultzatu eta sostengatzeko ekimena da honakoa, non musikari ezberdinen bilkura proposatzen dugun, gure ekimena ezagutara eman, eta zuzeneko musikarekin tarte entretenigarri bat pasatzea helburuz. Pasaden urtean Elorrioko Arriola antzokian burutu genuen lehen jaialdia: Bertan izan ziren, besteak beste, MobyDick, Petti, Azkaiter Pelox, Anari, Mursego, MeryMey, Joseba Irazoki...

Aurtengoan, zerbait berezia egin nahi izan dugu, eta Euskal Herriko musika eszenako zenbait musikariei erronka berezi bat luzatu diegu. Horrela, ohikoan musika talde baten laguntzaz aritzen diren musikariak biluztuko ditugu, milaka wattio eta eszenatoki handietatik atera, antzoki eder baten goxotasunean musika biluziaz gozatzeko. Musikari beteranoak eta bidea egiten ari diren musikariak batuko ditugu emanaldi honetan, Euskal Herriko musika eszenaren adierazpen ezberdinak irudikatuz. Kantu propioak, bertsioak eta bereziki sorturikoak izango ditugu entzungai. Emanaldi berezia izango da, bizia, errepikaezina.

PARTE HARTZAILEAK

Zaloa Urain
Kokein taldeko abeslaria. Musikalki rock alternatiboa landu izan du, ahots oldarkorra eta xuxurlaria uztartuz sentimendu handiko kantuetan. Musika talde ezberdinekin lankidetza ugari egindakoa da. Berriki, "Izan" diskoa kaleratu du Kokein taldearekin.

La Jodedera
Erritmo beroak lantzen dituen talde Euskal-kubatarra. Jon Txorromorro (gitarra, ahotsa eta txotixea) eta Jon Oiartzun (baxua) euskaldunak, eta Mandi Cienfuegos (perkusioa eta ahotsa) eta Oscar La Habana (treseroa) Kubatarrak osatzen dute. Kubatar sona, kumbiak, saltsa...

Koldo Soret
Surfin Kaos taldeko gitarra jotzaile eta abeslaria. Musikalki, punk-rock koordenadetan egin du musika bidaia, bestelako musikei muzin egin gabe. Surfin Kaos taldeaz gain, Utikan, Chico Boom eta bestelako musika taldeetan ibilia.

Xabi Solano & DZ
Esne Beltza taldeko kideak. Talde izaera alde batera utzi eta biko formatuan taularatuko dira: Xabier Solano (Ahotsa, gitarra eta trikia) eta Zigor DZ (platerak, scratxak, promamaziaok, samplerrak). Elektronika eta giro akustikikoak jorratuko dituzte

Ain_1
Arrasatetik datorren musika egitasmoa. Lau neskez osaturiko banda gaztea da honakoa, non musikalki, giro akustikoak lantzen dituzten, gitarra, bibolina, kaxoi flamenkoa, eta bestelako tresnak erabiliaz. Zuzeneko emanaldietan dantza eta poesia uztartzen dituzte.

Joseba Baleztena
SextySexers eta Sumision City Blues taldeetako gitarra jotzailea. Rock & Roll bero eta sutsua landu izan du beti, naiz eta bestelako doinuetan ere sakondu bere bakarkako musika saiakera ezberdinetan, "Instroak Vol1" diskoan kasu.

Gorka Urbizu
Berri Txarrak taldeko sortzailea eta Katamalo musika egitasmoko kidea. Gurean ez ezik, mundu mailan kontzertuak eskaintzen ditu, Euskal Herrian dugun musikari interesgarri eta ezinbesteko horietako bat da egun.

Okene Abrego + Mariano Hurtado
Urteak atzera Bap! taldeko kidea, eta egun Inoreneroni taldeko abeslaria dugu Okene Abrego. Erritmo azkar eta oldarkorrak jorratu izan ditu ohikoan, beti ere, bere ahots berezi eta sakonaz. Emanaldian Mariano Hurtado (Inoreneroni, El Hombre Burbuja) baxu-jotzailea izanen du taulan lagun.

Igor Arzuaga & Luis Vil
Laudio (Araba) herriko musika bikotea. Musika munduan eskarmendu handiko musikariak, beti ere, eszenaren alde undergraund-ean murgilduak. Berriki "Mara Mara" diskoa kaleratu dute Gaztelupeko Hotsak Zigiluaren babesean.

Imanol Ubeda
Bide Ertzean eta Deabruak Teilatuetan taldeko kidea. Gazteetan punk rock doinuak landu zituen Deabruak Teilatuetan taldearekin. Gerora, euskaraz egindako pop giroetan sakondu du Bide Ertzean egitasmoarekin.

Gaizka Insuntza
Gernikar musikaria. Bere sorreratik Audience taldeko kidea izan da gitarra eta pianoa jo dituelarik, eta bidean hiru disko kaleratu ditu bere bandarekin. Disko askotan kolaboratu izan du, eta bestelako musikarien ondoan ibili da zuzenekoetan, ere. Energia hutsa!

Toño Muro
Balerdi Balerdi taldean egin zen ezagun 90. hamarkada hasieran. Aurretik, musika saiakera ezberdinak egin zituen Iruñea zaharreko hainbat pop eta rock taldeetan. Azken urteetan eszenatokietatik aldentuta izan eta gero, zuzeneko musikaren harrak harrapatu du berriro.
DATUTAN:
EGUNA: Maitzak 27 Igandea
ORDUA: Arratsaldeko 19:00tan
HERRIA: Andoain
LEKUA: Bastero Kulturgunea
EMANALDIAREN IRAUPENA: 2 ordu
SARRERA SALNEURRIA:
Aurrez; 10 Euro
Bertan: 12 euro
Musikazuzenean webguneko lagunak doako sarrera dute

Sarrerak Salgai:
Andoain: Irunberri, Lanbroa eta Ernaitza Liburudenda
Hernani: Goiz Argi Taberna
Tolosa: Raku Taberna
Donostia: Rekalde Taberna (Alde zaharrean)
Billabona: Iratzar Taberna

-------------------------------------------------------------------------------------

Bonito koncierto se marka la web MUSIKA ZUZENEAN ,si el año pasau se lo hicieron en Elorrio ,ésta vez toka en Andoain,así ke ya sabeis ,ni os lo penseis ,a llenar Bastero,Todo en plan akustiko ,tokando muchos estilos,y en Domingo para relajarse ,y de los musikos ¿Ke decir? ésta gente ha tokau en los mejores grupos ke uno se pueda echar a la kara.,Bonita propuesta ,yo voy a ir ,osea ke si alguien se anima ya me está llamando.
Aki teneis un ejemplo de las bandas donde han kurrau ésta peña,INKREIBLE!!!!!!!!!!!!!,Ironic cancer phobia,Deabruak teilatuetan,Etzakit,,Inoren ero ni,Txorromorro,Esne beltza,Kokein,Katamalo,Berri txarrak,The solanos,The drellas,bap!!Bide ertzean,,Motos,Berri txarrak,Balerdi-balerdi,Audience,Sexty sexers,Fiebre,Exkixu,Mikel urdangarin,etc,etc

No hay comentarios:

Publicar un comentario

JAITSI

leitzaran

leitzaran