sábado, 1 de junio de 2019

MUSIKAZUZENEAN JAIALDI AKUSTIKOA: Abereh + Montauk + Paxkal Irigoyen + Gartxot + Serge + Natali + Birkit + Sara Zozaya + Ane + Larra Bideak + Raitx + Asier Beramendi

Ekainaren 2an ospatuko dugu 2019 urteko Musikazuzenean Jaialdia Akustikoa! Usurbil herriko Sutegi Antzokian izango da aurtengo hitzortua, igande arratsez, eta azken urteetan bezala 12 izango dira agertoki gainera igoko diren musika proposamenak.

Honakoa, jaialdi akustikoaren laugarren edizioa izanen da, aurreko urteetan Elorrion, Andoainen, Oreretan eta Urnietan ospatu ondoren. Guztira 12 izanen dira oholtza hartuko duten musika proposamenak, bakoitzak bi kantu eskainiko dituelarik. Orotara, bi ordu iraungo ditu jaialdiak.

Gurean, formatu txikian ari diren musikariak batu ditugu emanaldi berezi honetan, mugimendu txiki baten izeberraren punta irudikatuz. Aurreko edizioetako parte hartzaileen zerrenda anitza bezain koloretsua izan zen: Mursego, Sorkun, MobyDick, Petti, Gorka Urbizu, Imanol Ubeda, Joseba B. Lenoir, Morau ta Benardo, Jon Gurrutxaga, Anari, Jon Basaguren, Mikel Uraken, Liher, Amorante, Nahia Zubeldia, Libe, Mice, Maria Rivero, Inun...

Inoiz baino zailagoa egin zaigu 12ko zerrenda osatzea. 40 izeneko zerrenda izan dugu bueltaka, eta azkenean, hauexek izango dira laugarren edizio honetan parte hartuko duteneak. Aurtengorako ere zerrenda polita osatu dulakoan Usurbilera urbiltzea gonbidatzen zaitugu!
http://musikazuzenean.com/e32284/musikazuzenean-jaialdi-akustikoa-abereh-montauk-paxkal-irigoyen-gartxot-serge-natali-birkit-sara-zozaya-ane-larra-bideak-raitx-asier-beramendi

No hay comentarios:

Publicar un comentario

JAITSI

leitzaran

leitzaran