sábado, 20 de mayo de 2017

JAIALDI AKUSTIKOA

Maiatzaren 21ean ospatuko dugu 2017 urteko Musikazuzenean Jaialdia Akustikoa! Urnietako Sarobe Arte Eszenikoen gunean izango da aurtengo hitzortua, igande arratsez, eta azken urteetan bezala 12 izango dira agertoki gainera igoko diren musika proposamenak.

Honakoa, jaialdi akustikoaren laugarren edizioa izanen da, aurreko urteetan Elorrion, Andoainen eta Oreretan ospatu ondoren. Guztira 12 izanen dira oholtza hartuko duten musika proposamenak, bakoitzak bi kantu eskainiko dituelarik. Orotara, bi ordu iraungo ditu jaialdiak.

Gurean, formatu txikian ari diren musikariak batu ditugu emanaldi berezi honetan, mugimendu txiki baten izeberraren punta irudikatuz. Aurreko edizioetako parte hartzaileen zerrenda anitza bezain koloretsua izan zen: Mursego, Sorkun, MobyDick, Petti, Gorka Urbizu, Imanol Ubeda, Joseba B. Lenoir, Morau ta Benardo, Jon Gurrutxaga, Anari, Jon Basaguren, Mikel Uraken, Liher, Amorante...

Inoiz baino zailagoa egin zaigu 12ko zerrenda osatzea. 40 izeneko zerrenda izan dugu bueltaka, eta azkenean, hauexek izango dira laugarren edizio honetan parte hartuko duteneak. Aurtengorako ere zerrenda polita osatu dulakoan Urnietara urbiltzea gonbidatzen zaitugu!

Oreretako Zintzilik irrtai librearen laguntzari esker, emanaldia zuzenean emitituko Arrosa sareko irrati ezberdinen bidez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

JAITSI

leitzaran

leitzaran