aj

aj
aj

martes, 13 de junio de 2017

PERALTA

Hoy le toca el turno el turno a PERALTA,personalmente creo que van a dar una de las sorpresas de la noche,han tocado en infinidad de bandas y tienen el culo pelao de patearse escenarios............al tiempo!!!!!!!!!!!!!



PERALTA: 2011n Xixonen sortutako PERALTA taldea lau musikari handiz osatutako “superbanda” da: Marcos Montoto (gitarra eta ahotsa), Angel Kaplan (gitarra eta ahotsa), Pablo González (bateria eta ahotsa) eta Juancho López (baxua). Izugarrizko kurrikuluma dute, hauek dira elkarrekin jo izan duten edo jotzen duten taldeetako batzuk: The Cynics, Paul Collins Beat, Real Mcoyson, Bubblegum, Bummer, Los Buges, La Ruta,The Crepitos, The Thunderbolts, Angel Kaplan … eta mundu erdiko eszenatokietan izanak dira.

Beraiengan eragina izan duten talde batzuk: Byrds, Flamin Groovies, Big Star, Badfinger, Raspberries, Moby Grape, Spirit, Neil Young & Crazy Horse, Gene Clark, Flying Burrito Brothers, Green on Red, Rain Parade, NRBQ, John Fogerty, Long Ryders, Teenage Fanclub The Jayhawks Sadies… PERALTAren kantuetan eragin desberdinak suma ditzakegu: rock amerikar klasikoa, psikodelia, power pop, country rock, folk,… laurak ere musika biltzaile eta kontsumitzaile handiak dira, horrek laguntzen die lortzen duten soinu aberatsa sortzen.

Folc zigiluarekin argitaratutako lehenengo EPak 4 kantu zituen: “In your mind”, “Indian Cowgirl”, “Rollercoaster” eta “You better leave me “. Kritika oso onak lortu zituzten diska horrekin eta kantuak Radio 3ko zenbait irratsaiotan ohikoak izan dira (El Sótano, Flor de Pasión, 180 grados…). Aspaldi agortuta dago, bildumagileentzako pieza bihurtu delarik. “In your mind” taldearen alderik “country”ena da, melodia ona eta ahots armoniak… Flying Burrito Brothers edo Poco taldeena izan zitekeen. “Indian Cowgirl” Buffy Saint Mariek egindako bertsioa da, gitarra gardenak ageri dira eta hitzen leloa ere oso ona da… originalarengandik oso bestelakoa, berezko ukitu batekin eta Teenage Fanclub estiloko soinuarekin. “Rollercoaster” taldearen alderik psikodelikoena da, Mendebaldeko Kostaldeko doinuen eragina nabaria da bertan… modaz pasatako Syd Barret baten gisara. “You better leave me” 70. hamarkadako power pop garbia da, gitarra onak eta ahots perfektuak,… Big Star eta Badfingerren erdibidean.

Ponferradako Freakland Jaialdian hasi ziren 2012an eta geroztik areto askotan ibiliak dira: Felipop Festival, Madrideko Sala El Sol aretoan Los Chicos-ekin batera, Aviles-eko Niemeyerren Cápsula-rekin batera, Leon-go Elektra Comic-en urteurrenean, Madrilgo Sala Rock Palace-n Los Imposibles-ekin batera, Oviedoko Nunca Jamás, Liérganes-eko Los Picos, Bilbaoko Umore Ona, Xixon-eko El Patio de la Favorita, Lion Beer Jaialdia….

2014an “Time, pourpose & gold” LPa argitaratu zuten, eta horixe aurkezten dabiltza biran, berriro ere konpositore eta jotzaile gisa duten aberastasuna argi uzten duten abestiak aurkeztuz.

Wild Honey zigilu italiarrak 2015 amaieran “21st Century fall” singlea ekoiztu zuen, B aldean hain kuttuna duen Arthur Leeren bertsio batekin.

2016an Paul Collins Beat-en telonero gisa aritu ziren, Madrilgo Funhouse aretoan zuzenean aurkeztu ziren, Xixoneko lorategi botanikoan aritu ziren eta Purple Weekend Jaialdian jaun eta jabe izan ziren (Sid Griffin handia, Long Ryders mitikoen taldekoa, eszenatokira igo zen kanta pare bat beraiekin abestera).

Gaur egun diska berria prestatzen ari dira, 2017an zehar argitaratuko dena.

Lau musikari handi, beraiek eta gainontzekoek ondo pasatzeko eszenatokian duten guztia ematen dutena. Energia eta magia ugariko kontzertuen egileak. Kantu itzelak, soinu ona eta jotzeko era bikaina.

http://folcrecords.bandcamp.com/album/folc019-peralta-7-ep

https://www.facebook.com/pg/Peralta-543663208991362/about/?ref=page_internal

_____________________________________________


PERALTA: Surgidos en Gijón en el 2011 PERALTA son una superbanda que reúne a cuatro grandes músicos: Marcos Montoto (Guitarra y voz ), Angel Kaplan (Guitarra y voz), Pablo González (Batería y voz ) y Juancho López (Bajo). Su curriculum es insuperable, tocan o han tocado con :The Cynics, Paul Collins Beat, Real Mcoyson, Bubblegum, Bummer, Los Buges, La Ruta, The Crepitos, The Thunderbolts, Angel Kaplan solo … y se han pateado los escenarios de medio mundo.
Algunas de sus influencias: Byrds, Flamin Groovies, Big Star, Badfinger, Raspberries, Moby Grape, Spirit, Neil Young & Crazy Horse, Gene Clark, Flying Burrito Brothers, Green on Red, Rain Parade , NRBQ, John Fogerty, Long Ryders, Teenage Fanclub The Jayhawks Sadies … En sus canciones podemos ver un gran número de influencias: clásico rock americano, psicodelia, power pop, country rock, folk … los cuatro son grandes coleccionistas y consumidores de música, lo que ayuda a formar el rico sonido que les caracteriza

Su primer E.P. editado en el sello Folc, con 4 temas: “In your mind”, “Indian Cowgirl”, “Rollercoaster” y “You better leave me”. Con él han cosechado excelentes criticas y sus canciones han sido habituales en varios programas de Radio 3 (El Sótano, Flor de Pasión, 180 grados…). La edición está hace tiempo agotada, por lo que es una pieza de coleccionista. “In your mind” es el lado más country rock del grupo, buena melodía y armonías vocales … podría ser de Flying Burrito Brothers o Poco. “Indian Cowgirl” es una versión de Buffy Saint Marie, tiene unas guitarras muy cristalinas y un gran estribillo… muy distinta a la original, con un toque muy personal y un sonido a lo Teenage Fanclub. “Rollercoaster” es el lado más psicodélico de la banda, deja ver las influencias del sonido Costa Oeste… como un Syd Barret más desfasado. “You better leave me” es puro power pop 70´s, grandes guitarras y perfectas voces… entre Big Star y Badfinger.

Debutarón en el Freakland Festival de Ponferrada en el año 2012 y desde entonces han actuado por un montón de sitios: Felipop Festival, Sala El Sol de Madrid junto a Los Chicos, Niemeyer de Avilés junto a Cápsula, Aniversario Elektra Cómic de León, Sala Rock Palace Madrid junto a Los Imposibles, Nunca Jamás Oviedo, Los Picos Liérganes, Umore Ona Bilbao, El Patio de la Favorita Gijón, Festival Lion Beer….

El el 2014 vió la luz su LP “ Time , pourpose & gold” , con el giran intensamente presentando una colección de canciones donde vuelven a demostrar su riqueza como compositores e interpretes

El sello italiano Wild Honey edita a finales del 2015 su single “21st Century fall”, con una versión de su amado Arthur Lee en la cara B

En el 2016 telonean a Paul Collins Beat, se presentan en directo en la sala Funhouse de Madrid, actúan en el Jardín Botánico de Gijón y arrasan en el Festival Purple Weekend (donde el mismísimos Sid Griffin, de los míticos Long Ryders, se sube a cantar un par de temas con ellos)

Actualmente se encuentran preparando su nuevo disco, que verá la luz a lo largo del 2017

Cuatro grandes músicos que tocan por y para divertir dando lo mejor de si. Transmiten mucha energía y magia en sus directos. Grandes canciones, buen sonido y genial ejecución


No hay comentarios:

Publicar un comentario

JAITSI

leitzaran

leitzaran