sábado, 2 de marzo de 2013

SAGARDOTEGIAN


Hoy tenemos sagardotegi,solamente iba a poner el video de ok korral.................... y me entero de ke LOU murió a principios de enero.Goian bego

.

Juan Carlos Garcia (Bloody Mary)2013-01-16
Lou




Lou Olangua Beran, OK Korralek eman zuen azken kontzertuan.


Euskal Herriko eszena rockzalearen barruan oso ezaguna izan da hasi zenetik utzi gaituen arte. Miresten dudan jendea baldin badago, hori gaztetatik musikarekin identifikatu eta mundu honetatik desagertzen den arte musikari eusten diona da.

Lou “pertsonaia” izan den pertsona horietako bat izan zen, beti tartean sartuta: taldeak, kontzertuak, diskoak eta kolaborazioak, dibertitzeko eta ongi sentitzeko asmo bakarrarekin.
Zarautz herriak bere rockzaletasun momentua izan zuen 80ko hamarkadan. Bertan punk eta rockerrak biltzen ginen ongi pasatzeko xede bakarrarekin. Hortxe ezagutu nuen Lou, Dani Ulacia eta Mikel Insaustirekin batera. Garai horretan harreman estua izan genuen. Beti kontzertuz kontzertu, The Coversen azalean zein korista moduan kolaboratu zuen. Gau asko pasa nituen haiekin Zarautzen, oso oroitzapen onak gordetzen ditut.
Taldeko gitarrista izan zen eta duela urtebete baino pixka bat gehiago utzi gintuen Fermini omenaldia egiteko batu zen azken aldiz OK Korral. Omenaldi honetan kolaboratzeko gonbitea luzatu zidaten eta, beste behin, gustatzen zaiguna egiteko elkartu ginen. Gaixo egon arren, Lou ikaragarri aritu zen eta jo genituen kantu gutxi horiek ahaztezinak izan ziren.
Lou jardunean egon da bere gaixotasunak galarazi dion arte. Joan den irailean, The Nomads-ek Hondarribian eman zuen kontzertuan ikusi nuen, aurreko aldian baino pixka bat “ukituagoa”.
Galera handia izan da ezagutu genuen guztiontzako.
Pertsona bikain eta Euskadin rock and rollaren aitzindari gisa gogoratuko zaitugu beti.

Juan Carlos Garcia (Bloody Mary)
(Erredakzioan itzulita)

2 comentarios:

  1. Goian bego, bai, posible izango litzateke bere diskak jartzea deskargatzeko? behintzat Beti gogor gustatuko litzaidake lortzea
    skerrik asko

    ResponderEliminar
  2. medifirekin oso zaila da deskargatzeko, baina idazten badidazu gure helbidera, nik bi diskak bidaliko dizkizut.....

    ResponderEliminar

JAITSI

leitzaran

leitzaran