sábado, 26 de enero de 2013

"R" AZKEN KONTZERTUA

Hoy toka koncierto de despedida de "R" ,osea ke ya podeis akudir a la fiesta del gaztetxe ,pinta muy buen ambiente una lastima ke yo no pueda ir.Bueno alguien por ahí me pidió la maketa de R y no la tengo ,en el 2000 sakaron una maketa kon diez temas ,así ke os pondré un mini cd de cinco temas ,el diario "gara" sakó unos diskos de rock kon grupos nuevos de akella epoka 2002,uno de ellos fué "R",el mismo año ganaría el villa de Bilbao .A partir de allí,evolución musikal konstante y buenas maneras ,UN GRAN GRUPO!!!!!http://www.mediafire.com/?ia5xrr9v39tw8hh


"MUSIKA ZUZENEAN"
R taldeak agur esanen dio musika bideari urtarrilaren 26ean. Taldea sortu zela 17 urte eta gero, hirukoak jarduna etetea erabaki du. Bidean, estudioko lau lan eta 200 zuzenekotik gora. Emanaldi berezia prestatu dute azken kontzertu honetarako, non, besteak beste taldeko kide izandako Iosu (gitarra) ariko da zenbait kantuetan. R taldea oholtza gainera salto egin aurretik, zenbait musika talde ariko dira zuzenean, gaua borobilduz

"R" azken agurra (1995-2012)

Musika munduan murgildurik 17 urte eman ostean, R talde Andoaindarrak bere ibilbidea etetea erabaki du. Axier, Rober eta Iñigok agur esango diete eskenatokiei urtarrilaren 26an Andoaingo gaztetxean eskeiniko duten azken kontzertuan. Lagunarteko festa izango da, talde gonbidatuekin, sorpresa ezberdinekin eta giro ezinhobean. Bertaratzen denak ez du damurik izango!!

Taldearen hastapenak 1995 urtean kokatzen dira, musika munduarekin liluratutako lau gazteek taldea osatzea erabakitzen dutenean. Denbora guzti honetan taldearen martxa lasaia izan da, kantuei behar bezalako denbora eskeintzeaz gain, eguneroko eginbeharrekin tartekatu dutelarik beren musikarekiko zaletasuna.

Hasiera haietan pentsatu ezinezko helmuga asko zeharkatu dituzte, bai musikalki eta baita pertsonalki ere. Hala eta guztiz ere, azken urteetan ezin izan diote taldeari nahi bezain beste denbora eskeini; kantu eta idea berriak sortu eta garatzeko astirik ezean, agur esatea iritzi dute bidezkoen.

2000. urtean ematen dute argitara 10 abestiz osatutako estreineko lana. Andoaingo Astikrust estudioetan grabaturiko maketa.

2002.ean, Gara egunkariari esker kaleraturiko 5 abestiz osaturiko “Urrezko begien atzetik, zilarrezko begiradak” lanarekin jarraipena ematen diote beren ibilbideari. Urte horretan bertan, “Villa de Bilbao” lehiaketan euskal herriko talde onenaren saria lortu ondoren, Munich-eko Theatron jaialdian jotzeko gonbitea jasoko dute.

2003.ean Andoaingo Jomes Hamilton estudioetan grabatutako “Hedatuz” diska kaleratzen dute Metak disketxearekin, 10 kantuz osaturiko lehen lan luzea.

2005. urtetik aurrera Josu kitarrajoleak talde utzi eta hirukote bezela jarraituko dute. Iñigo kitarra eta ahotsean, Rober baxuan eta Axier baterian. Beti etengabeko garapenean murgildurik egon da taldea, unibertso berri eta propioen bila bidea egiten. Hirukote gisara emandako lehen pausua Tolosako Bonberenea ekintzak zigiluarekin argitaratutako “Bonberenea sufflê” elkarlanean emango dute, ikusentzunezko dvd-an parte hartuaz.

2009. urtean, Astikrust estudioetan grabaturiko 9 abestiz osatutako “Uneak” bigarren lan luzea argitara emango dute, Bonberenea ekintzak zigiluarekin.

Berrehun kontzertutik gora eskeini ditu taldeak gehienbat Euskal Herrian. Hala ere, estatuan zehar nahiz atzerrian jotzeko aukera ere izan dute. Ahaztu ezinezko une ugari!!

4 comentarios:

  1. creo que tengo su maketa, ya voy a mirar por casa de aita y ama a ver y te digo. Gotzon.

    ResponderEliminar
  2. Aupa Gotzon !!se agradece..............eres un crack!!!!!!!!!!!!

    ResponderEliminar
  3. AUPA TXISME!!! POR EL LOCAL QUEDAN ALGUNOS EJEMPLARES DE CADA DISCO. TE PODEMPOS PASAR EL QUE TE FALTE..

    ResponderEliminar
  4. Se agradece pero ya me pasó Gotzon la maketa ,a ver si un dia la posteo.Saludos!!

    ResponderEliminar

JAITSI

leitzaran

leitzaran