sábado, 24 de noviembre de 2018

Jerry A. & 25th Coming Fire + Estricalla

El mitico cantante de POISON IDEA en colaboración con la banda donostiarra


Andoaingo Gaztetxeak 34 urte beteko ditu aurten, eta bide horretan azaroan zehar hamaika ekitaldi eta ekimen prestatu dituzte. Azaroaren 24an Jerry A. & 25th Coming Fire (argazkian) eta Estricalla taldeak zuzenean ariko dira zuzenean.

Jerry A. & 25th Coming Fire  
Iparramerikako punkaren ikono eta musikari bikain honen eta Euskal herriko underground eszenako talde beteranoaren elkarlanetik, gordintasun, etsipen, min eta abiaduraz kargatutako 10 kanta sortzen dira. Kontinente ezberdinetan grabatu delarik, Martuteneko Tulipan Negro estudioan eta Portland-eko (Oregon) Audiosege eta Smegma estudioetan hain zuzen, Poison Idea taldeko abeslariak bolumena gehiegi igotzera ausartzen den edonorri egin diezaioken mina entzuteko aukera da.

Zirraraz, elkarlanez eta asmo onez kargatutako diskoa da honakoa, oraindik egiteko asko dagoenaren behin betiko proba, “bi errealitate alternatibok denbora-espazio plano berean talka egiten dutenean, zerua ozeanoen hondora presatzen denean, inork ez bait daki zer pasa daitekeen eta gelditzen zaigun bakarra itxarotea eta gainerakoen gainerakoa jasotzea bait da”.

Estricalla
2009an sortutako taldea da Estricalla. Euskal Herria, Aragoi eta Kantabriako kideek osatzen dute, besteak beste, El Corazon del Sapo, Kuraia, Kloakao eta Erantzun taldeetan ibilitakoek. Hardcore punk erritmo biziak lantzen dituzte, euskaraz eta espainieraz kantatuko hitzek lagunduta. Estudioko azken diskoak "Dramatik-Thlon" izenpean kaleratu dute, 2016 urteako ekainean. Taldean formazio aldaketa asko izan dituzten arren, taldeak sendo irauten du.

"Dramatik-​Thlon" diskoa zarauzko fidelenea estudioetan grabatua izan da Mikel Kazalis (Anestesia...) aritu delarik soinu teknikari bezala. Taldeak sorturiko hamaika kantu berri batzen dira disko berri honetan, non kolaboratzaileen artean, Aitor Abio, Angela Davis, Miren Aranguren edota Bullet Lavolta taldeko Yukki Gipe topatu ahal dira. Diskoa CD eta LP formatuan kaleratu da.

Andoaingo Gaztetxea
Larramendi kalea 33
Andoain

No hay comentarios:

Publicar un comentario

JAITSI

leitzaran

leitzaran