martes, 15 de marzo de 2022

PIKUTARA maketa


Bueno ,ke me han pedido la maketa de pikutara ,aqui la teneis,......este grupo pegó bastante y la verdad que ya me gustaban ,los vi unas tres veces y estaban muy bien,en pleno auge del grupo tocaron bastante .......yo creo que los vi hasta en Andoain alguna vez......podria ser teloneros de Su Ta gar en el fronton arrate .............ya fallan las neuronas !!!!pero ahi que lo dejo ,a ver si me lo confirma alguien.....tambien me acuerdo que eran muy borrokillas con temas que parecian lemas de manifa y asi.......por ejemplo aquella de Soldaduzka honi ez .......daba que debatir entre los kolegas ,je,je.......tiempos antimilitaristas   .........o no????  bueno ahi lo dejo que igual me meto donde no me llaman  je,jehttps://www.mediafire.com/file/08fjuzdcd6d60vp/pikutara.rar/file

os dejo con una entrevista en ARGIA

 Pikutara: «Euskaraz segiko dugu eta harro komertzialak ez izateaz»



Oreretar boskote hau nahiko berria bada ere, zazpi hilabete baino ez dira taldea sortu zela.
Hamar kantaz osatutako maketa grabatu zuten iraila aldera, eta 'Igo Bolumena' irratsaioan agertutako maketarik onena aukeratua izan zen Pikutara taldearena.
Fake baxua, Jon eta Iker kitarrak, Imanol bateria eta Unai ahotsa, martxoa inguruan elkartu eta ska-reggae tankerako musika egiten aritu dira orain artean. Kanta batzutan nabari da kaña piska bat gehiago sartu nahi dutela, eta hemendik aurrera hortik joko dugu. Orain arte atera ditugun hantak nahiko onak direla uste dugu, jendeari gustatu zaizkio, baina aldatzea erabaki dugu, ez dugu hor apalankatu nahi, jendea nazkatu egin daiteke eta. Kaña gehiagorekin, entzuleak hobe onartuko duen musika egin nahi dute, eta Hertzainak, Baldin Bada, Barricada ildotik abiatu nahi dute aurrerantzean.
Maketa 'Musikarte'n grabatu zuten, "eta burogogorkeria hutsa izan zen. Bagenuen nahiko kanta, eta grabatzea erabaki genuen. Herrian ezagutzen gintuzten juda, geure masika gustokoa zuten, eta hori ikasita maketa grabatzeko aprobetxatu genuen". Ez zaie batere gaizki atera, Oreretan 150 saldu bait dituzte, eta eskualde osoan 400; taldearentzat ere diru apurrak bildu dituzte, ekipoa osatzen eta joateko. Izan ere, dagoeneko hamar kontzertu jo dituzte. "baina gehienak 'por la causa', eta horrela ezin dugu segi, ze taldeak gastuak bait ditu, eta hemendik aurrera ea kobratzen hasten garen'.
Ertzainek erasotuak
Baldin Bada taldeak emandako laguntza gogoz eskertzen dute, eta aipatzen dutenez hauei esker atera da aurrera 'Pikutara' taldea. "Beraiek lortu zigaten lehen kontzertua, baita kitarrista ere, eta taldea sortzeko animatu gintuzten; egiaz, beraiei esker sortu da 'Pikutara'J'. Bereziki gogoratzen dute bestalde izan zuten azken kontzertua, Billabonakoa. Hura izugarria izan zen; bi tipok bronka armatu zuten eta Ertzainak agertu ziren. Alde egiteko esan zitzaien, geure arazoak geuk konponduko genituela. Baina errefuertzoak azaldu ziren eta istiluak egon ziren; giroa lasaitu zenean hara bueltatu ginen furgona kargatzera, Ertzainak agertu eta baxua korrika hasi zen; harrapatu egin zuten eta basera. Geu ere joan ginen, sprayaz hartu gintuzten, eta orain baxuari 6-12 hilabete sartu nahi dizkiote.
'Soldaduska honi ez', 'Gudarien Eguna', 'Txakur jana', 'Leizaran'... Argi ikusten da 'Pikutara'taldearen lerroa nondik doan. "Letretan nahiko garbi azaltzen da zein den geure postura: abertzaleak batez ere, eta erradikalak'. Orain arte lortu duten arrakastarik sonatuena 'Igo Bolumena' irratsaiokoa izan daiteke, bertan 'Pikutara'ren maketa `.Euskadiko urteko maketa mundial onena" aukeratu bait zuten; aurrera segitzeko biderik ikusten dute, gogorik behintzat ez zaie falta, "baina hori jendeak esan behar du; geuk entsaiatzen eta kanta berriak sortuz segiko dugu".
Kanta komertzialak eginaz jendearen aldetik kristoren kritikak jasotzea besterik ez omen da lortzen, eta beraien helburua kanta Onak egiten jarraitzea da, betiere euskaraz. "Euskara ez ba botere komertziala; egunen batean Euskal Herriak bere helburuak lortzen baditu, agian izango gara komertzialak, ze geure hizkuntzan joko dugu, eta harro komertzialak izateaz Baina gaur egun, etsaiak ematen dituen jipoiekin, euskaraz kantatzea ez da batere komertziala, eta harro komertzialak ez izateaz. Euskararena 'Pikutara' taldeak oso argi dauka.
XABIN MAKAZAGA

1 comentario: