viernes, 3 de mayo de 2013

GAUR KONTZERTUA

Andoaingo SantaKrutz jaien egitarauaren barnean kontzertua burutuko da txosnagunean. Bertan izanen dira Zakillers, Herena eta Fiachras taldeak.
Zakillers
SextySexers taldearen anaia txiki, bihurri eta kaskagorra dira. Xiker, Julen eta Inaxioren hirukoa Mikelek osatu zuen, garai zaharretara eginez orainean. “Hyena” diskoa aurkezteko baliatuko dute hitzordua, eta argi ibili, kontzertu gutxi eskainiko dituzte eta.  Are you ready?
 
Fiacrhas
Fiacrhas, berriz, musikari beteranoez osaturiko taldea da. Tartean, brigada Criminal, Bizardunak edota Txinaski taldeko kideak topa daitezke, nahiz eta musikalki beste eremu batera bidaiatu. Bi disko argitaratu dituzte orain artean, azkena, 'Hiltzera goaz' (Bonberenea Ekintzak) izena damana lan ederra. Bide horretan, laster argitaratuko dute Sumision City Blues taldearekin split diskoa.
 
Herena
Gaizkiñe taldetik sorturiko musika egitasmo berria da Herena taldea. Hilabete luzez entsegu lokaleko lanak egiten egon eta gero, hauxe izanen da taldearen elehen emanaldi luzea. Kulu (baxua eta ahotsa), txutxo (gitarra eta ahotsa) eta Aitor (bateria) dira Herena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario